BIRZIKLAPENA

Plastikoa eta hondakinak Nikaraguako herritarren egunerokotasunaren barne dagoen zerbait da. Horri aurre egin nahian 2017.urtean AMS-ek ingurugiroa eta hondakinen birziklapenagatik apustu egin zuen. Beti birziklapenari irtenbideak eman nahian, eta komunitatearen parte hartzea bultzatzen, bi zatitan banatzen den proiektua sortu zuen, non plastikoa, beira eta kartoia desberdintzen diren.

“Nosotr@s También Podemos” Programan, Kataluniako bolondres bat dugu, Lluis, honek bere bizitzaren urte bat eskaini digularik tailer hau indartzeko.

Tailer hau goizetan egiten da, bi txandatan:

Biltzaileak: Goizean zehar gure bilketa gordetegiak aurkitzen diren kaleetako toki estrategikoetatik ibiltzen dira.

Banatzaileak: Bigarren orduan talde honek plastiko mota desberdinak banatu eta horiek prozesatzen dituzte, kopuru handiagoa pilatzeko.

Jarraian, bildutako eta metatutako lata, txapa eta botila guztiak fardel batean gordetzen dira, horiek pisatu eta 60 kiloetara iristean birziklapen kamioiak eramaten ditu.

“Promotores de Desarrollo” Programako lan talde bat kartoi eta papera birziklatzeaz arduratzen da.

Bigarren seihilekoan, liburutegietan, botiketan, ospitaleetan, eskoletan, osasun eta merkataritza zentroetan gutun ezberdinak banatu ziren horien parte-hartzea eskatzeko. Hori dela eta, beraiek ere birziklatu daitezkeen materialak erraztu dizkigute, laguntza eskainiz. Gazte sustatzaileak material hori jasotzeaz arduratzen dira eta jarraian motaren arabera banatzen dituzte, birziklapen kamioiak eramateko. Azkenik, birziklapen arduradunak material guztia biltzen du.

Proiektu hau pertsonen ardura indartzeko eta lan taldea sustatzeko baliagarria izan da. Birziklapenarekin lortutako etekina ez da handia izan , baina “NTP”-eko tailerretan lanean dauden erabiltzaileentzat diru-sarrera bat da. Eta aldi berean programaturik dauden aisialdirako ekintzetarako baliagarria da.

Urte honetan ikuspegi sozial batetik ingurugiroaren alde lan egiten ari gara, nahiz eta ez den lan erraza izan. Izan ere, tailerrak zikinak dira eta lan esfortzu handia eskatzen dute, eta horregatik ingurugiroan lan egiten dauden langileei gure zorionak ematen dizkiegu. Azken batean, gaur egun mundu jasangarriago baten alde lan egiteko.

El pase de diapositivas requiere JavaScript.

 

Anuncios
Esta entrada fue publicada en Uncategorized. Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s