ZERO ZABOR, BURUHA ETA BIHOTZA

Gipuzkoan, 322.000 tona hiri hondakin sortu ziren 2016.urtean (batazbeste 438 kg biztanleko, hau da, 1,2 kg pertsona eta eguneko) gizartearen kontsumo mailaren adierazgarri. Hondakin kopuru ikaragarri honetatik, gaika jaso zen kopurua 162.000 tona izan zen, beraz, erdia baino zerbati gehiago, % 50,2.

Gipuzkoan gaikako bilketa boluntarioa izan da, kalean jarritako edukiontzien bitartez, non, sentsibilizazio kanpainei esker, birziklatze tasa pixkanaka pixkanaka handitzen joan den, baina baita gelditu ere, azken urteetan tasa horrek ez baitzuen hobekuntzarik eduki. Duela sei urte, soilik sortutako hondakinen % 30a jasotzen zen gaika eta lau zabortegi publikoek ehundaka zabor jasotzen jarraitzen zuten.

Gipuzkoa moduko lurralde txiki batean hiru erraustegi eraikitzeko planifikazioak gizarte erantzuna eta kontzientzia aldaketa ekarri zituen, gehienbat, erraustegia eraikitzeko kokalekuaren inguruko herrietan. Aurrerago, erraustegi bakarra egitea erabaki zuten, ez baitzegoen nahikoa zabor hirurei elikatzeko. Erraustegi honen kokalekua aldatuz zihoan, jendeartearen erantzunak eragina zuelako eta talde politikoen arteko akordioak falta zirelako. Azkenik, politikoen iritzi aldaketa batzuengatik, arrazoitu gabe daudenak oraindik gaur egun, Zubietan (Donostia) egitea erabaki zen.

Usurbil izan zen atez ateko zabor bilketa sistema jarri zuen lehen herria 2009ko martxoan, 6.000 biztanle baino gutxiagoko herria, Zubietatik gertu dagoena. Horrretarako, Mallorca, Italia eta Kataluinara bidaiatu zuten eta gaikako bilketa mota ezberdinak ezagutu zituzten. Hilabete bakar batean erakutsi zuten gaikako bilketa hirukoiztu egin zitekeela, eta % 28tik % 82ra pasa.

Ondoren, Hernani (19.000 biztanle), Oiartzun (10.000 biztanle) eta Antzuola (2.000 biztanle) batu ziren. Lau herri hauek erakutsi zuten, borondate politikoa edukita, hondakinen kudeaketa eraginkorra izan zitekeela, jasangarria ekonomiko eta ekologikoki, eta lurraldea hipotekatuko zuten azpiegitura kutsatzailerik gabekoa. 2011-2015 legealdian beste 45 herri batu ziren bilketa sistema aldatzera.

Gipuzkoarentzat proiektatutako eta esleitutako erraustegia 260.000 tona zabor erretzeko pentsatua zegoen, gainera, linea bat gehiago gehitzeko aukerarekin, 320.000 tona arte. Baina 2015.urtetik aurrera, errealitatea aldatu egin da; ezabatzera bideratutako hondakin kopurua gutxitzen joan denez, ez da egongo nahikoa hondakin eraikitzen diharduten erreustegiari jaten emateko. Hala ere, erraustegiaren lanek aurrera dihardute.

Gipuzkoako batazbesteko gaikako bilketa % 44ra iristen bada ere, mankomunitate batzuetan % 75koa da. Debagoiena da horren adibidea, zeinek lurraldeko indizerik onena lortu duen (% 79,64) atez ateko sistemagatik eta txip bidez kontrolatutako edukiontzien sistemagatik.

 

Birziklatze tasek orokorrean hobera egin badute ere, oraindik ere, hondakinen gaian asko dago egiteko, batez ere hondakinen sorreran eta berrerabilpenean.

El pase de diapositivas requiere JavaScript.

Anuncios
Esta entrada fue publicada en Uncategorized. Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s