Carlos

2018ko otsailaren 2a

Carlos Aguirre

MSH

MSH-n hasi nintzenenean, “Formación de Promotores” programan, bigarren hezkuntzako lehen kurtsoa egiten nengoen. Pertsona lotsatia nintzen, besteen aurrean espresatzeko eta beraiekin harremana egiteko beldurrarekin. Lehenengo urte horretan, pertsonak sentsibilizatzeko gazte taldea egokitu zidaten, lana eskoletan egiten zuten, hitzaldi eta muralen bidez. Momentu horretan nire kideek jende aurrean irekitzera lagundu zidaten, oso lotsatia bainintzen.

Denboraren poderioz, ezaguera eta espresatzeko gaitasun gehiago lortzen joan nintzen, talde desberdinetan nengoen eta. Basikoki, talde guztietan parte hartzeko aukera izan nuen.

Orokorrean, MSH-k asko lagundu dit. Bigarren hezkuntzako bosgarren urtean nengoenean, pertsona oso desberdina nintzen. Lagun eta kide askok aurreko Carlitos-a ez nintzela zioten, pertsona lagunkoia, dinamikoa, ekintzailea, jende aurrean hitz egiten beldurra ez zuena nintzela esaten zuten; lehen baino gehiago laguntzeko gaitasuna nuela, alegia. Programan egiten den lana oso ona da, etorkizunerako prestatzen gaituen programa da, bai laboralki zein pertsonalki, izan ere bekadun gehienek bere buruan aldaketa sumatzen dute, orain erronka handiagoei aurre egiteko gai garela dakite, eta hau MSH-ko onena da. Egia da laguntza ekonomiko bat dagoela, eta hau positiboa da, baina hemen egotea, gure formakuntzarentzat ona da, eta hau are hobea da.

Horregatik laguntza eskaintzen duten guztiei eskerrak eman nahi dizkiet, biharko egunean gazteak formatuak egotera laguntzet dutelako.

Mayra-ri eskerrak ematen dizkiot bere laguntzagatik. Hobeak izatera orientatzen gaitu, bere laguntza behar dugun bakoitzean aurrean egoten. Bere lana atsegina zaiola dakit, eta horregatik huts ez egitea eta gutaz harro egotea espero dut.

Baita Isabel eta Judith-i, hau aurrera eramatea ahalbidetzen dutelako, egiten duten guztia garrantzitsua baita, bai NTP-rentzat bai promotore programarentzat.

Espainian dauden guztiei ere eskerrak eman nahi dizkiet, hau egia bihurtzeagatik. Jainkoak erakundea orokorrean bedeinkatuko duela ziur naiz.

Amaitzeko, nire esperientzia hemen oso atsegina izan dela eta ezaguera berriak eskuratu ditudala esan nahi dut. Gaur egun, unibertsitatean Informazioko Sistemen Ingeniaritzako hirugarren kurtsoa egingo dut. Proiektuan jarraitzea espero dut, nire klaseetara huts ez egiten, ezta programari, eta hemendik profesional bat bezala ateratzea eta proiektuarekin kontaktuan jarraitzea.

Gainera, NTP programa, oso ona da, dibertsitate funtzionala duten pertsonak bere kabuz moldatzen direlako. Gaitasun handia dute ekiteko eta aurrea ateratzeko. Tailerrak izugarriak dira eta hau burutzen jarraitzea espero dut.

El pase de diapositivas requiere JavaScript.

 

Anuncios
Esta entrada fue publicada en Uncategorized. Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

w

Conectando a %s