Animatu eta parte hartu!

Boluntarioa egin zaitez!

Lankidetza proiektuetan edota kontzientziazio ekintzetan zure denbora libreko ordu batzuk eskaintzea izango litzateke gurekin hartu beharreko konpromiso bakarra. Mundu justuago baten alde lan eginez.

Boluntarioa izanik, burutu ditzakezun zeregin asko daude:

  • Osaturik dauden talde-lan batean parte hartu: pobrezia zero, Elkarhezitzen proiektua, sentsibilizazio eta salaketa ekintzak antolatu…
  • Adimen urritasuna edota fisikoa duten gazteen zentroari laguntza eskaintzen dion lan-taldean parte hartu.
  • Komunikazio eta marketing lanak gauzatu.
  • Boluntario gisa bidezko merkataritzako dendan lagundu.
  • Deialdi publikoetara aurkeztu beharreko proiektu eta justifikazio informeak egiten lagundu. 

Laguntzeko beste era batzuk

Laguntza mota ezberdinak proposatzen dizkizugu:

  • Gure proiektuak ezagutzera eman.
  • Salaketa kanpainetan eta antolatutako ekintza anitzetan parte hartu.
  • Gure proiektu eta kanpainen inguruko informazioa zure familia eta lagunen artean zabaldu.
  • Informatu, eta garapenaren eta elkartasunaren inguruan antolatzen ditugun ekintza hezitzaileetan parte hartu.

Egin zaitez bazkide!

Ekonomikoki ere lagundu dezakezu. Zure laguntza ekonomikoa hilekoa edota noizbehinkakoa izan daiteke. Norberak erabakitzen du kuota bere aukerak kontuan izanik.

Kontu zenbakiak:

  • Euskadiko Kutxa: 3035 0047 15 0470042340
  • La Caixa: 2100 3920 97 0200036542

2 respuestas a Animatu eta parte hartu!

  1. idoia dijo:

    Kaixo,

    Aurkezte aldera, Idoia naiz, Antzuolako neska gazte bat. Momentu honetan, ikasketak amaitu ditut eta nola ez, langabezian nago. Hau dela eta, momentu egokia iruditzen zait boluntario gisara jarduteko, eta zuen erakundearen berriz izan ostean zuekin kontaktuan jartzea erabaki dut.

    Zuen erakundean ze motatako lanak egiteko aukera dagoen jakiteko idazten dizuet, inforamzioa lortze aldera.

    Eskerrik asko

    Idoia

    • Kaixo Idoia,

      Asko pozten gara zure mezu hau jaso izanaz.

      Lan ezberdin asko egin daitezke bertan: Nikaraguako proiektuak aurrera eramateko lan taldeetan parte hartu, administrazio lanak, komunikazio lanak, bertan egiten diren sentsibilizazio eta hezkuntza ekintza ezberdinetan parte hartu, …

      Nahi baduzu deituiguzu: 943 77 17 38 edo 688 61 89 98, edo etorri bertara: Dr. Bañez 1, behea (Arrasate), eta horrela lasaiago hitzegiten dugu.

      Besarkada bat

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s