Deba Goienean sentsibilizazio eta kontzientziazio lana egiten dugu. Batik bat, lankidetzan dihardugun herrien azpigarapena eta txirotasunaren arrazoietan oinarritutako salaketak; injustizia egoera honen aurrean guk dugun erantzukizunaren kontzientzia pizteko.
Modu zuzenean edo zeharka eragiten gaituzten arazo lokal nahiz globalen gogoetara zuzendutako kontzientziazio ekintza anitzak burutzen ditugu. Ekintza hauen bitartez, hiritarren partaidetza piztea dugu helburu; modu horretan, gizartean hobekuntzak sustatu eta norbanako ohitura eta jarreretan aldaketak bultzatu nahi ditugu.
Gure lan-ardatzak aurrekoak izanik:
- Pobrezia Zero kanpainan parte hartzen dugu hainbat salaketa ekintza antolatuz.
- Orain dela urte batzuk Elkarhezitzen deituriko garapen heziketan oinarritutako proiektuari ekin genion. Proiektuaren baitan bailarako eskola eta erakunde sozialekin dihardu- gu solidaritatea eta garapenerako lankidetzarekin erlazionatutako gaiak ezagutzera ematen.
- Deba Goieneko GGKE-ok kudeatzen dugun Bidezko mer- kataritzako “Harreman denda”-ko parte gara.
- Harreman estua mantentzen dugu Euskadiko GKEen koordinakundearekin eta baita Debagoienean dauden beste GKE guztiekin ere.
- MSHko kide guztiok ikastaro eta prestakuntza tailerretan parte hartzen dugu, gure lanarekin lotutako gaiak jorratzeko.
- Sei hilabetean behin aldizkari bat argitaratzen dugu; batik bat, gure bazkide eta lankideei zuzenduta.