Garapenerako lankidetza hegoaldean
1998. urtetik Nikaraguako Diriamba udalerriko emakume eta gizonezkoekin elkarlanean dihardugu: altzairu artisauekin, adimen urritasuna edota fisikoa duten pertsonekin eta beraien senideekin eta garapen agenteak izateko hezten ari diren gazteekin.
Pertsona edota talde hauekin lankidetza garapen proiektu ezberdinen bitartez burutzen da:
- «Guk ere ahal dugu» proiektua: Adimen urritasuna edota fisikoa duten gazteen atentzio eta integrazio zentroa.
- Beka proiektua: Gazteen arteko heziketa formala eta genero indarkeriaren prebentzioa.
- Artisauen trebakuntza, industrializatze eta garapena.
Burutzen dugun lankidetza mota
Aurrera daramagun lankidetza proiektu ezberdinen bitartez, Diriamba udalerriko eta bere biztanleen giza-garapenean eta bilakaera sozialean eragina izaten saiatzen gara.
- Behin proiektuak gauzatuta, lankidetza proiektu horien tresna eta baliabideak proiektu beraren onuradunen ardurapean gelditzen dira.
- Bertako instituzio eta erakunde sozialekin elkarlana sustatzen dugu, gure proiektuek bertoko instituzioen laguntza eta jarraipena izan dezaten.
- Momentu honetan Hezkuntza, Osasun eta Familia ministerioekin elkarlan hitzarmena negoziatzen ari gara adimen urritasuna edota fisikoa duten gazteen atentzio eta integrazio zentrorako diru laguntzak lortzeko.