Gazteen arteko heziketa formala eta genero indarkeriaren prebentzioa
Nerabeen arteko haurdunaldien kopuruak eta sexu gehiegikeria kasuak gora egiten zutela ikusirik, heziketa formalari garrantzia emateaz gain, sexu heziketa lantzea egokia iruditu
zitzaigun.
Proiektuak 35 gazteri ikasketa beka bat eskaintzen die, eta beka eskuratzeak heziketa integrala jasotzeko konpromisoa dakar. Prestakuntza horrek ondorengo gaiak jorratzen ditu:
- Heziketa formala: derrigorrezko bigarren hezkuntza, batxilergoa, heziketa teknikoa edota unibertsitarioa.
- Sexu heziketari buruzko tailerrak.
- Taldelanari buruzko tailerrak.
- Genero ekitateari buruzko heziketa.
- Genero indarkeria ezagutu eta aurrea hartzeko tailerrak.
- Borondatezko lanari buruzko heziketa.
- Beste auzo eta udalerrietako gazte taldeekin topaketak.
Egitasmoaren xedea hezitzaile talde bat osatzea da, gero hauek jasotako informazioa guraso eta gazte taldeen artean eta eskolako haurren artean zabaldu dezaten. Solasaldi horietan indarkeria, bortxaketa eta nahi ez diren haurdunaldiei buruz mintzatuko dira, horiei denak gerta ez daitezen.