Adimen urritasuna edo fisikoa duten gazteei zuzendutako arreta eta integrazio zentroa
Proiektua martxan dago 1998. urtetik. Kalean eskale bizi zen gazte talde bati arreta emateko nahiarekin sortu zen. Egitasmoak hurrengo zerbitzuak eskaintzen ditu:
- Garraioa, jangela eta laguntza eta autonomia gela.
- Artisau, piñata eta hamaka tailerrak.
- Orientazio psikologikoa senitartekoei.
- Pertsona hauen bizi-baldintzen salaketa.
Jasotako laguntzak:
- Udaletxeetako diru-laguntzak:: Arrasate, Eskoriatza, Azkoitia, Lazkao eta Andoain, besteak beste.
- Diriambako Alkatetzak zentro berria eraikiko den lurra dohain eman digu.
- Nikaraguako estatuarekin negoziatzen ari gara zentro berria diruz lagun dezaten.
Lankidetza bizipenak:
- Urtero HUHEZIko irakasle eskolako ikasleak joaten dira beraien praktikak egitera.
- Debagoieneko beste zenbait pertsonak epe laburreko edota luzeko lankidetza bizipenak izan dituzte zentroan.
Iragana eta etorkizuna
- Hasiera batean, gazte hauen asistentziara zuzendu zen zentroa, hau da, beraien oinarrizko beharrei erantzun eta auto-estimua berreskuratu.
- Gaur egun, proiektuak talde hori gizartean integratzeko alternatibak bilatzea du helburu.
- Eraikin berriaren eraikuntzaren proiektua deialdi publikoetara aurkezten ari gara: Eusko Jaurlaritza, diputazioa, udaletxeak…; eraikuntza berriaren ametsa egi bihur dadin.