Artisauen trebakuntza, industrializatzea eta garapena
Diriambako arotz talde bat AMS-ra hurbildu zen beraien tailerrak hobetu eta lehiakorrak izateko laguntza eske. Talde horrekin elkarlana 2002. urtean hasi zen; artisau talde horrek, bereziki, altzairuak ekoizten ditu, eta lanean ordu asko ematen badu ere, bere lanak ez du familia osoari bizimodu duina ziurtatzeko adina ematen.
2006. urtean, Eusko Jaurlaritzako diru laguntzari esker, proiektua martxan jarri zen. Sei tailerrek parte hartu zuten, eta ondorengo jarduerak burutu zituzten:
- Hezkuntza teorikoa eta praktikoa ondorengo gaietan: Serie-fabrikazio teknikak, altzairuen diseinu eta akabera, aurrekontuak prestatzea eta egurra lehortzea.
- Kredituak lan-tresnak erosteko.
- Biltegi bat eta eguzki-labe bat eraiki zituzten egurra lehortu ahal izateko.
- Hezkuntza beste arlo batzuetan: genero ekitatea, taldelana, bidezko merkataritza, segurtasun neurriak, ingurunea zaintzeko neurriak eta langileen eskubideen legedia, besteak beste.
Proiektuarekin jarraitzeko Gipuzkoako diputazioaren diru-laguntza jaso genuen ondoren.
Emaitzak:
- Artisauak taldean lan egiten hasi dira: bertako artisau azoketara elkarrekin joaten dira.
- Produktuaren kalitatea hobetu da, eta merkatu nazionalean ezagutzera ematen ari dira.
- Kooperatiba bat ere sortu dute eta Nikaraguako gobernuaren enkante batean parte hartu dute eskoletarako altzariak egiten.